jueves, 15 de diciembre de 2011

ESNABIDEA / VIA-LACTEA

Altzoan Elkarteak bular-emateari buruz antolatu duen erakusketa Esna-bidean / En la Vida Láctea laster izango da ikusgai .
Inaugurazio ekitaldia abenduaren 16an izango da 18:00etan Tolosako Aranburu Jauregian, urtarrilaren 14rarte.
Bertan, argazkiak, bideo proiekzio bat, eta bular-ematea irudikatzen duten hainbat ilustrazio eta arte-lan egongo dira ikusgai. Besteak beste, Elena Odriozolaren eta Antton Olariagaren ilustrazio bana.
Helburua, bular-ematea plazara agertzea da, espazio publikoan leku gehiago egitea, naturaltasun handiagoz hartzea, eta emakumeak horretara animatzea.

Honako hau da bertarako egin dudan ilustrazioa...


No hay comentarios: