martes, 1 de julio de 2014

Etxepare saria 2014

Gaur egun pozgarria izan da! Etxepare saria heman didate bigarren aldiz! Ohore handia da niretzat sari hau berriro jasotzea. 
Eskerrak eman nahi dizkiot sari hau posible egiten duten pertsona guztiei, izan ere, euskaraz, album formatua duten oso liburu gutxi argitaratzen da. 
Gehienak, beste hizkuntzetatik itzuliak izaten dira, eta bultzada izugarria da sari hau euskarazko haur literaturarentzat.

"Hiltzaileak" izenburupean kaleratuko da album hau udazkenean Pamiela argitaletxearen eskutik. Nor dira hiltzaileak? Galdera hau erantzuten du albumak.
Hiltzaile bereziak dira. Istorioa joku eta asmakizun moduan planteatu dut, humorea eta intrigaz baliatuz. Irakurleari adarra jotzea da helburua, bere irrifarrea lapurtzea. 
Zihur nago behin liburua amaituta, berriro irekitzeko gogoa izango duela. Orduan konturatuko da gauza berri gehiagoz.

Epaimahaiaren iritzia: "Autoreak beldurra eta egonezina sentiarazteko gai den narrazioa eraiki du. 
Hitza eta irudia primeran uztartzen ditu eta intrigari eusten dio istorioa amaitu arte. Amaiera borobil bezain lasaigarri batez ixten du trama, irakurlea jokoaren partaide bihurtuz".

Oraindik udazkenera arte itxaron beharko dugu liburua esku artean izateko, bitartean, ilustrazio batzuen aurrerapena uzten dizuet hemen.

Hoy ha sido un día muy feliz! Me han dado  el premio Etxepare por segunda vez! 
Este álbum escrito e ilustrado por mí, verá la luz en otoño bajo el título "Hiltzaileak".
Se publicará en euskara por la editorial Pamiela.











4 comentarios:

fatima dijo...

Zorionak Leire!, egiten duzun lana ederra da eta!
Andoaingo liburutegia

leire salaberria dijo...

Mila esker Fatima! Liburu hau zertxobait berezia da... Ikusiko duzue! jejej! ;)

Anónimo dijo...

Zorionak!
Me alegra ver que te siguen premiando por tus trabajos, son una pasada, tiene que ser dificil organizarse para cumplir con tantos trabajos y llegar a estos niveles ;)

Aurrera Leire!

Asier (curso lanbide 2011-2012/Salesianos urnieta)

leire salaberria dijo...

Eskerrik asko Asier! Pues muchas horas de curro... jejeje! pero contenta de que vayan entrando. Ondo izan!!!! :)